Giza Harremana: Nerbio sistema eta endokrinoa

Liburuko 5. GAIA  (Biologia eta Geologia)

 GIZA HARREMANA ETA KOORDINAZIOA I: NERBIO SISTEMA ETA SISTEMA ENDOKRINOA

Zenbat DENBORA erabiliko dugu?

Ikasgaia ikasteko 7 ordu erabiliko ditugu 
(azterketa ordua ere, denbora honen barne hartzen dugu)

Zer ikasi behar dut?


EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.   Giza gorputzean harremanaz eta koordinazioaz arduratzen diren bi sistemak identifikatzea, eta betetzen duten funtzioa azaltzea.
2.   Hormona-kontrola eta nerbio-kontrola bereiztea, bai eta bi sistema horiek nola koordinatzen diren ere.
3.   Koordinazioan parte hartzen duten elementuak bereiztea.
4.   Nerbio-sistemako zelulak deskribatu eta nerbio-bulkada definitzea.
5.   Nerbio-sistema zentraleko eta nerbio-sistema periferikoko organoak anatomikoki deskribatzea, eta haien funtzioak deskribatzea.
6.   Borondatezko ekintzak eta ekintza erreflexuak azaltzea.
7.   Sistema endokrinoa azaltzea eta giza gorputzeko guruin endokrino nagusien berri izatea, bai eta jariatzen dituzten hormonena ere.
8.   Hormona zer den definitzea eta haren eragina eta erregulazio-mekanismoaren funtzionamendua deskribatzea.
9.   Nerbio-sistemaren eta sistema endokrinoaren asaldurarik ohikoenak lotzea asu bakoitzari dagozkion organoekin eta prozesuekin.
10.              Zenbait jokabideren –hala nola, drogak  kontsumitzearen, estresaren edo komunikabideen presioaren– ondorio txarrak identifikatzea .


No hay comentarios:

Publicar un comentario