Giza Harremana: Zentzumenak eta Lokomozioa

Liburuko 6. GAIA  (Biologia eta Geologia)

 GIZA HARREMANA ETA KOORDINAZIOA II: ZENTZUMENAK ETA LOKOMOZIO APARATUA

Zenbat DENBORA erabiliko dugu?

Ikasgaia ikasteko 5 ordu erabiliko ditugu 
(azterketa ordua ere, denbora honen barne hartzen dugu)

Zer ikasi behar dut?

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.   Zentzumen-organoak bereiztea, haien egitura, osagai dituzten zentzumen-hartzaileak eta funtzioa.
2.   Zentzumen-organoen gaixotasunak deskribatzea, bai eta osasun-egoera onean edukitzeko jarraitu beharreko zainketak eta higienea ere.
3.   Giharrek eskeletoan duten ekintza azaltzea, modu koordinatuan funtzionatuz mugimendua sortzeko.
4.   Hezurren barne- eta kanpo-egiturak ikastea.  
5.   Gihar motak ezagutzea, eskeleto-giharren egituran eta ataletan bereziki sakonduz.
6.   Giltzadurek zer funtzio duten azaltzea, bai eta zer giltzadura mota dauden ere.
7.   Lokomozio-aparatuaren lesioak zein diren jakitea eta deskribatzea, eta lesio horiei aurrea hartzeko aztura osasungarriak azaltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario